Iñigo Urkullu

Aurrekoa Hurrengoa

BIO

Iñigo Urkullu Lehendakaria Alonsotegin jaio zen 1961 urtean. Mungian eta Durangon bizi izan da, Lucía du emazte, Malen alaba eta Karlos eta Kerman seme. 2008tik eta 2012ko abenduaren 15ean Gernikako haritzaren azpian Lehendakariaren zina egin arte, EAJ-PNVren EBBren Presidentea izan zen.

Politikagintzan murgildu baino lehen, maisu lana egin zuen 1987 urtera arte Portugaleteko Asti Leku Ikastolan eta Bilboko Félix Serrano Ikastetxean. Ordutik aurrera, Bizkaiko Foru Aldundian hasi zen Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendari lanetan. 1994 urtean lan horiek utzi zituen legebiltzar lanei ekiteko, eta Gasteizko ganberan aritu izan da euskal hiritargoaren ordezkari gisa, 2008 urtera arte. Urte horretan bertan, EAJ-PNVren EBBren presidente izendatu zuten eta berak esaten duen bezala,kargu hori betetzen du harrezkero “harrotasun eta apaltasunez”. 2011 urtean kargu horretarako berraukeratua izan da aho batez.

Iñigo Urkullu 1977 urtean egin zen Euzko Alderdi Jeltzalearen alderdikide . Erakunde gorenaren presidente izan baino lehen, Bizkai Buru Batzarraren eta Eusko Gaztediren Herrialde Batzarraren presidente izan da. Azken urteotan ere, aldi ezberdinetan parte hartu izan du Durangoko Uri Batzarrean,Bizkaiko Herrialde Batzarrean eta Aberri Batzarrean.

Irakasle eskolan diplomatua, Euskal Filologian espezialdua. Horrez gain, Aisia Kudeatzeko masterra ere badu. Euskararen Aholku Batzordeko Kide izan da, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideetarako Batzordeko eta Terrorismoak eragindako Biktimen Ponentziako presidentea, eta Sabino Arana Fundazioaren Tribuna koordinatu izan du. Fundazioko lanetik azpimarragarri dira 1995 urtean euskal abertzaletasunaren mendeurrenaren kariaz antolatu ziren hamabi lan mahaiak koordinatzeko lana. 300 bat adituk eta ideologia ezberdinetako iritzi emailek parte hartu zuten topaketa hauetan,besteak beste Miguel Herrero y Rodríguez de Miñón, Jordi Pujol, Josep Antoni Durán i Lleida, Héctor Gros Espiell, Cristobal Montoro, Jon Juaristi, Daniel Innerarity eta Antonio Elorza. Ponentzia,adierazpen eta eztabaida hauen guztien emaitza gisa, 1996 urtean ondorio orokor batzuk biltzeko lana egin zen.

Ezagutzen dutenek pertsona serio eta metodikotzat dute, buruzagitzarako duen gaitasuna azpimarratzen dute, eta bere topaketa eta bilera guztietan ohar idatziak hartzen dituela aipatzen dute. Tornulariaren semea, beken bidez egin zituen unibertsitate ikasketak. Esperientzia honi esker, bereziki baloratzen ditu hiritar guztientzako aukera berdintasuna bermatzeko gizarte zerbitzuak mantentzea, pertsona bakoitzaren ingurua eta baliabideak batekoak ala bestekoak izanik.

Larramendi taldeko futbolari izan zen, eta mendira igotzen da sasoian mantentzeko; haize musika tresnak ditu gustuko, eta horien bildumatxoa ere badu; Done Jakue bidea txirringaz egin du; bere bloga furgoneta batean ireki zuen, AEBn, Think Gaur 2020 ekimeneko topaketa batetik besterako bidean, Euskadirako esperientzia positiboak ezagutzeko bidaia egin zuen hartan. 2008 urtetik aurrera, bitakora honetaz baliatzen da hiritarrekin bere hausnarketa hauek zuzenean partekatzeko.

  • Iñigo Urkullu
  • Iñigo Urkullu
  • Iñigo Urkullu
  • Iñigo Urkullu
  • Iñigo Urkullu
  • Iñigo Urkullu
  • Iñigo Urkullu
  • Iñigo Urkullu
  • Iñigo Urkullu

El lehendakari Iñigo Urkullu nació en Alonsotegi en 1961, ha vivido en Mungia y Durango, está casado con Lucía y tiene una hija, Malen, y dos hijos, Karlos y Kerman. Desde enero de 2008 y hasta su nombramiento bajo el árbol de Gernika, el 15 de diciembre de 2012, fue el presidente del EBB de EAJ-PNV.

Antes de centrarse en la política, fue docente en la ikastola Asti Leku de Portugalete y el colegio público Félix Serrano de Bilbao hasta 1987, año en el que se incorpora a la Diputación de Bizkaia como director de Juventud y Acción Comunitaria. En 1994 deja de hacerse cargo de esas funciones para volcarse, como parlamentario, en su labor de representante de la ciudadanía vasca en la cámara de Gasteiz, donde trabaja hasta 2008. Ese año es elegido presidente del EBB de EAJ-PNV, cargo que representa “con orgullo y humildad”, según sus propias palabras, desde entonces y después de la reelección de principios de 2011 por unanimidad.

Iñigo Urkullu milita en el Partido Nacionalista Vasco desde 1977, donde antes de ser presidente de su máximo organismo, lo ha sido del Bizkai Buru Batzar y del consejo territorial de Eusko Gaztedi. En estos años, también forma parte de las Asambleas municipal de Durango, Territorial de Bizkaia y Nacional en diferentes períodos.

Es diplomado en Magisterio con la especialidad de Filología Vasca, y experto en Gestión de Ocio, ha sido Miembro del Consejo Asesor del Euskera, presidente de la Comisión de Derechos Humanos y de la Ponencia de Víctimas del Terrorismo del Parlamento Vasco, y coordinó la Tribuna de Sabino Arana Fundazioa. De su labor en la Fundación destaca la coordinación de las doce mesas de trabajo organizadas en 1995 con motivo de la celebración del centenario del nacionalismo vasco. Más de 300 expertos y líderes de opinión de diferentes ideologías tomaron parte en estos encuentros, entre los que cabe destacar, entre otros, a Miguel Herrero y Rodríguez de Miñón, Jordi Pujol, Josep Antoni Durán i Lleida, Héctor Gros Espiell, Cristobal Montoro, Jon Juaristi, Daniel Innerarity o Antonio Elorza. Resultado de sus ponencias, comunicaciones y debates, en 1996 se elaboró una amplia batería de conclusiones generales y operativas.

Los que le conocen le definen como serio y metódico, destacan su liderazgo y mencionan siempre el modo en el que toma notas de todos sus encuentros. Hijo de un tornero, por medio de becas pudo prolongar sus estudios hasta terminar la universidad. Gracias a esta experiencia valora especialmente la existencia y el mantenimiento de unos servicios sociales de calidad que garanticen la igualdad de oportunidades de la ciudadanía independientemente de sus orígenes y recursos.

Jugó al fútbol en el Larramendi, y le gusta mantenerse en forma paseando por el monte, colecciona instrumentos musicales de viento, ha hecho el camino de Santiago en bicicleta y abrió su blog en una furgoneta, en EE.UU., durante un trayecto entre dos encuentros del Think Gaur 2020, iniciativa de EAJ-PNV durante la que conoció experiencias internacionales positivas que trasladar a Euskadi. Desde 2008, utiliza esta bitácora para compartir con la ciudadanía sus reflexiones de un modo directo.